MoS2 eta WS2 monogeruzen egitura elektroniko eta magnetikoaren ab-initio kalkuloak
View/ Open
Date
2013-09-24Author
Borinaga Treviño, Miguel
Metadata
Show full item recordAbstract
Bi dimentsiotako materialetan presente diren propietate elektroniko bereziek betidanik
piztu izan dute komunitate zientifikoaren interesa. Idealki atomo bakarreko lodierako
materialak diren hauek hasiera batean joku teoriko huts zirela uste bazen ere, A.K. Geim
eta K.S. Novoselov-ek kontrakoa frogatu zuten lehenengo aldiz grafenoa sintetizatuz[1].
Grafitoa osatzen duen geruzetako bakoitza den grafenoak guztiz anomaloak diren pro-
pietate elektronikoak dauzka, Dirac-en motako sei puntuz besterik ez osatutako Fermi
gainazala duelarik. Honen ondorioz, eroapen elektroiak masa gabekoak balira bezala
higitzen dira mobilitate elektronikoa areagotuz. Propietate berezi hauetaz baliatuko
liratekeen aplikazio teknologiko posibleek[2] material honekiko interesa egun arlo zienti-
fikotik at ere hedatzea eragin du. Grafenoaren sintesiaren errekonozimendu gisa Geim
eta Novoselov-ek 2010ean fisikaren Nobel saria lortu zuten.
Hala ere, grafenoa ez da sintetiza daitekeen material bidimentsional bakarra. Grafenoa
lortzeko teknika bera erabiliz (banantze mikromekanikoa), Geim eta Novoselov-ek zu-
zendutako taldeak M oS2 eta N bSe2 sintetizatzea lortu zuen[3]. Konkretuki, M oS2 mo-
nogeruza erdieroalea izanik transistoreak minimizatzeko prozesuan silizioaren ordezkari
gisa jarduteko hautagaia da. Hala ere, hau egin ahal izateko bere propietate elektro-
nikoak sakonkiago aztertzea komeni da. Gradu amaierako lan honetan material honen
egitura elektronikoaren eta magnetikoaren karakterizazio teorikoan aurrerapauso txiki
bat egitea izan dugu helburu. Horrez gain, W S2 materiala ere era berean landu da,
tungsteno atomoa pisutsuagoa izatean, spin-orbita elkarrekintzaren eragina nabariagoa
izatea espero baita.
Modu honetan, lan hau hiru atal nagusitan banatzen da. Lehenengoa teoriari dago-
kio, DF T (Dentsitatearen Funtzionalaren Teoria) inplementatzeko oinarri teorikoa lan-
du delarik. Magnetizazioa aztertzeko ezinbestekoa den espina inplementatzeko modua
ere aztertu da, eta baita egin beharreko hurbilketen eta pseudopotentzialen metodoaren
azalpen bat eman ere. Bigarren atalean QuantumEspresso kodea erabiliz burututako
ab-initio kalkuluen deskripzio eta emaitzak aurkeztu dira, azkenei dagokien interpreta-
zioa eginez. Bertan M oS2 -n bolumenetiketik monogeruzara pasatzeak egitura elektroni-
koan duen eragina aztertu da, ondoren M oS2 eta W S2 monogeruzen banda egitura eta
magnetizazioan analisi sakonagoa eginez. Azkenengo atalean ateratako ondorioak idatzi
dira, etorkizunerako lanetarako ateak zabalduz.