Bertsotarako arbel digitala mugikorretan
Date
2013-09-24Author
Lizarazu Arbulu,Ion
Metadata
Show full item recordAbstract
Mugikorretarako egokitutako Bertsotarako Arbel Digitala garatu da, sinonimo- eta errima-bilatzailea laguntza gisa dituela. Gauden lekuan gaudela, mugikorraz baliatuz bertso bat osatu genezake, eta aplikazioak abisua pasako digu bertsoa zuzena ez bada, poto egin bada, errimaren bat okerra bada edo silaba kopurua egokia ez bada. Laguntzaile gisa errima-bilatzailea eta sinonimo-bilatzailea dauzka. Emandako hitzaren sinonimoak bueltatzen ditu sinonimo-bilatzaileak; errima-bilatzaileak, berriz, hitz bat edo hitz-bukaera bat emanda, emandakoarekin errimatzen duten hitzak bueltatzen ditu. Horrez gain, Bertsotarako Arbel Digitalean erabiltzaile erregistratua bagara, bertsoa gordetzeko aukera izango dugu.