Sistema konkurrenteak simulatzeko kernel bat: multiprozesadore sistemak
View/ Open
Date
2013-09-25Author
Orrantia Ortiz, Iñigo
Metadata
Show full item recordAbstract
Jarraian, hainbat hilabetetan zehar garatutako proiektuaren deskribapena biltzen duen memoria dugu eskuragarri. Proiektu hau, sistema konkurrenteen simulazioan zentratzen da eta horretarako, mota honetako sistemen arloan hain erabiliak diren Petri Sareak lantzeaz gain, simulatzaile bat programatzeko informazio nahikoa ere barneratzen ditu.
Gertaera diskretuko simulatzaile estatistiko batean oinarrituko da proiektuaren garapena, helburua izanik Petri Sareen bidez formalizatzen diren sistemak simulatzeko
softwarea osatzea. Proiektuaren helburua da objektuetara zuzendutako hizkuntzaren
bidez, Java hizkuntzaren bidez alegia, simulatzailearen programazioa erraztea eta
ingurune honen baliabideak erabiltzea, bereziki XML teknologiari lotutakoak.
Proiektu hau, bi zati nagusitan banatzen dela esan daiteke.
Lehenengo zatiari dagokionez, konputazio munduan simulazioa aurkeztu eta honi
buruzko behar adina informazio emango da. Hau, oso erabilgarria izango da
programatuko den simulatzailearen nondik norakoak ulertu eta klase desberdinen
inplementazioa egin ahal izateko. Horrez gain, zorizko aldagaiak eta hauen simulazioa
ere islatzen dira, simulazio prozesu hori ahalik eta era errealean gauzatzeko
helburuarekin.
Ondoren, Petri Sareak aurkeztuko dira, hauen ezaugarri eta sailkapen desberdinak
goraipatuz. Gainera, Petri Sareak definitzeko XML lengoaia erabiliko denez, mota
honetako dokumentu eta eskemak aztertuko dira, hauek, garatuko den aplikazioaren
oinarri izango direlarik. Bestalde, aplikazioaren muin izango diren klaseen diseinu eta
inplementazioak bildu dira azken aurreko kapituluan. Alde batetik, erabili den DOM
egituraren inguruko informazioa islatzen da eta bestetik, XML-tik habiatuz lortuko
diren PetriNet instantziak maneiatzeko ezinbestekoak diren Java klaseen kodeak
erakusten dira.
Amaitzeko, egileak ateratako ondorioez gain, proiektuaren garapen prozesuan
erabili den bibliografiaren berri ere ematen da.