Elektromagnetismoaren oinarri fisikoak
Okariz, A. (2009). Elektromagnetismoaren oinarri fisikoak. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Elektromagnetismoaren oinarri fisikoak
Abstract
Testua zazpi ataletan antolatuta dago. Lehenengo bietan, elektrostatikaren oinarriak aztertzen dira, hau da, kargen arteko elkarrekintza elektrikoaren ezaugarriak. Hurrengo bietan elkarrekintza hori erabiltzen da osagai elektrikoak garatzeko (kondentsadoreak) eta zirkuitu elektriko sinpleak osatzeko. Gero, kargen higiduraren ondorioz sortzen diren indar magnetikoak deskribatzen dira eta amaitzeko, bi elkarrekintzen lotura azaltzen eta aztertzen da, hau da, nola sortu eremu elektrikoak magnetikoak erabiliz, eta alderantziz.
Atal bakoitzean oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak azaltzeaz gain, adibideak ere badaude. Eta azaldutako kontzeptuen erlazioa eguneroko fenomenoekin, teknologiarekin edota fisikaren beste adarrekin adierazten dira.