Enpresen gobernu ona eta informazio gardentasuna kontabilitate arloan
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (11) : 11-18 (2004)
Abstract
Arazoak ez direla inoiz banan bana etortzen azaltzen da. Korapiloa nahiko mardula da, baina hari mataza askatzen saiatuz gero kontabilitate informazioaren erabilgarritasuna bermatua aterako denares esperantzaz lan egin behar da. Alde batetik enpresa buruen etikazko jokaera espero behar da. Bestetik, enpresek emango duten informazioa geroz eta gardenagoa baldin bada, eta kontabilitate informazio hutsaz gain, beste finantza indikatzaileak emango badira, informazioaren erabilgarritasunaren aldetik aurrera pausu garrantzitsua emango da. Azkenik, auditoreen lana ere kalitatezko zerbitzua bilakatu denez, guztiak kontutan harturik finantza informazioaren etorkizuna itxaropentsu ageri da.