Jolas sakona: txapelketaren prozesu errituala eta bertsolariaren arrazoi sortzailea XXI mendeko agoran
View/ Open
Date
2013-09-26Author
Larrañaga Arriola, Jexux
Metadata
Show full item recordAbstract
Prozesu erritualean, iraganeko eta gaurko txapelketaren artean dagoen ¿zentzu-lur¿ baten arrasto identitarioa utzi duen kultur gertaeraren jarraidura ardatza mugatu dugu. Irudikari kulturalaren hedapen metaforikoa, talde kulturalaren lorratzetan arakatu dugu, utzitako aztarna semiotikoa bailitzan. Objektu semiotikoaren berezkotasunak kolektiboaren nortasun moldeaz baldin badihardu, izaera baten lorratz pausoetan mundukera baten islapena aurkitu dugu, objektuaren azal barrutiak bere baitan jariatzen du barnebiltzen duen mundua. Prozesu erritualaren eremu irudikatzailea, eremu diskurtsiboa, eremu ikonikoa, eremu estetikoa eta eremu emozionala, mundu subjektiboaren jolas geruza inguratzailean arakatu dugu, hots: mundukera bat jariatu duen komunikazio errituala, jolas sakonaren eremu sinbolikoan ¿esanguratzen¿ da. Bertotik, ¿unibertso sinboliko¿ oso bat mugatu dugu, munduera bat ¿izendatzen¿ lan egiten duen dispositibo sinbolikoa. Euskal kulturaren gune identitario, elkarreraginezko eta historikoan, txapelketaren prozesu errituala, narratiba antropologikoa berrelikatzen duen sinbolo giltzarria dela frogatu dugu. Finean, Agoraren prozesu estetikoak, interpretazio kulturalaren lurra azaleratu eta ¿ikonizatu¿ egiten du, txapelketaren gertaera, euskal kulturaren sinbolo giltzarria da.