Bateria baten egoera kontrolatzen duen txartel komertzial batentzako driverra eta interfaze grafikoa diseinatzea eta garatzea
View/ Open
Date
2014-02-05Author
De Miguel Lauzirika, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Eskuartean irakurgai duzu hainbat hilabetetan zehar garatutako proiektua deskribatzen
duen memoria. Bateria baten egoera kontrolatzen duen txartel komertzial batentzako driverra
eta interfaze grafikoa diseinatzea eta garatzean datza proiektua.
Azken finean, programatu beharrekoa serie portutik abiatuta txartel batekin komunikatzeko
aplikazioa izan da, eta jasotako datuak interfaze grafiko baten bitartez bistaragarriak
bihurtzea.
Esan daiteke proiektua bi fase nagusitan antolatu dela.
Lehenengoa, USB1 portutik nahi dugun informazioa jaso eta bidaltzeko aukeran oinarritu
da. Lehen fase honetan jasotako informazio hexadezimala prozesatzeaz gain, dagozkion
balioak erakustea izango da helburua.
Bigarren fasea, aurretik jasotako balioak bistaratuko dituen interfaze grafikoari dagokiona
da; eta interfaze horrek izango dituen botoiak, informazioa noiz jaso nahi den adierazi ahal
izateko.