Ba al dago erlaziorik osasun profesionalek genero biolentzian duten heziketa eta egiten dituzten kasuen detekzioaren artean? Ebidentzian oinarrituriko analisia.
Date
2014-06-24Author
Beraza Bilbao, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa egin da datu base desberdinetan. Lorturiko bibliografia guztitik aukeraketa egin eta azkenean hautatutakoekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu da. Emaitzak eta diskusioa: Genero biolentzia kasuen detekzioa osasun profesionalek arlo horretan daukaten formazioarekin erlazionatzen da. Hala ere, orokorrean gehienek ez dute haien burua zera egiteko guztiz gai ikusten, beste batzuen artean formazio faltaren oztopoa sumatzeko dutelako. Ondorioak: genero biolentzian osasun profesionalek formazioa izatea ezinbestekoa da kasuen detekzio egokia burutzeko. Horrela, heziketa maila handituz, osasun profesionalek detekzioa egiteko gai izango dira, kasuen maneiu hobea lortuz.