Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Rico A. (2014). Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa. IKD baliabideak 8. http://hdl.handle.net/10810/13945
Abstract
Zure 3. zikloko ikasleek zailtasunak dituzte energia kontzeptua ulertzeko. Nola irakatsiko zenieke beste arlo edo gai zientifikoekin batera?
Galdera honi erantzuteko ikasleek jabetu behar dira lehenik eta behin zientziaren garrantziaz eta horrekin batera, derrigorrezko hezkuntzan lantzen diren oinarrizko kontzeptu zientifikoak eta horiek suposatzen dituzten zailtasun didaktikoak ezagutu behar dituzte. Kontzeptu horien artean, energia dugu. Kontzeptu hau eta zientziari buruz ikasi dutena bere praktika profesionalarekin lotuko dute sekuentzia didaktiko bat diseinatuz. Sekuentzia horretan ere esperimentazioa aintzat hartuko da, beraz eskolako zientziaren ezaugarriez eta eskolan egin daitezkeen esperimentuak diseinatu eta burutuko dituzte.