Angelman sindromea hezkuntzaren ikuspuntutik
View/ Open
Date
2015-01-16Author
Pascual Etxeandia, Mayi
Metadata
Show full item recordAbstract
Bai gizartean zein hezkuntzan ezaugarri, testuinguru, garapen, behar, interes eta zailtasun desberdinak dituzten ikasleak aurkituko ditugu eta hezkuntzak erantzun inklusibo baten hautua egin behar du aniztasun honen aurrean. Badaude, ordea, ezkutuan, itzalean eta isilean geratzen diren haurrak, beraien beharrei behar bezala erantzuten ez zaienak eta hezkuntza duin bat mugatuta dutenak. Hauek, gaixotasun arraroak dituzten ikasleak dira. Angelman sindromea gaixotasun arraroa da eta lan honen helburua ikasle hauen errealitatea biluztea, kaleratzea eta manifestatzea da. Beraien egunerokotasuneko oztopo eta beharrak ezagutu eta hauei erantzun esanguratsu bat emateko ikerketa da hurrengo hau, bilaketa bibliografiko baten bidez burututakoa. Ikasle hauen hitz egiteko ezintasuna aintzat hartuz, komunikazioaren mundu ezezagun batetan murgiltzeko aukera eskaintzen diguna. Haur hauen isiltasuna garrasi bihurtuko duen lana.