Senezkotasuna hizkuntzan: Gramatika unibertsalaren inguruko gogoeta
Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez : 433-450 (2008)
Abstract
[EUS] XX. mendearen bigarren erdialdean, hizkuntza eta, oro har, giza gogoa aztergai zuten pentsamoldek ia bat-bateko iraultza jasan zuten; Noam Chomsky hizkuntzalariaren ideia eta hausnarketek bultzatu zuten aldaketa hau neurri handi batean. Zientzia kognitiboen alorra eratu zuten ideia berrien artean nagusienetako bat, hizkuntzaren senezkotasuna dugu: giza hizkuntzak sustrai biologiko garrantzitsua duelako hipotesia. Hiztun egiten gaituen senezko gaitasun hipotetiko honi Gramatika Unibertsala deitu zion Chomskyk, VXII. mendeko pentsalari arrazionalistei gorazarre egin nahian, haietako askok ere hizkuntz gaitasuna
gizakion sena zela hausnartu baitzuten.