Aizkorriko haitzuloetako saguzarren identifikazioa ultrasoinu-detektoreen bidez
Abstract
Saguzarrak orden dibertsoa osatzen eta funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen duten arren, hauetako asko galtzeko arriskuan daude. Animalia hauek ondo babestu ahal izateko, garrantzitsua da erabili ohi dituzten babeslekuak ezagutzea. Hau horrela, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko haitzuloetako saguzar dibertsitatea aztertu da denbora errealeko ultrasoinu detektoreen bidez, ager daitezkeen saguzar espezieak, koloniak eta babeslekuak identifikatzen saiatzeko. 18 haitzulotan ilunabarreko emergentziatan egindako laginketaren ondoren, lan honetan zazpi genero eta zazpi espezie identifikatu dira parkean, eta hauetako sei haitzuloetako espezieak dira. Saguzar-aktibitatea ikusi den arren, ez da inguru honetan saguzar-kolonia berri adierazgarririk aurkitu. Although bats constitute a diverse order and they fulfill important ecological functions, many of them are threatened species. Knowing their roosts is important to protect them. Consequently, in this work I studied the diversity of cave-dwelling bats in the Aizkorri-Aratz Natural Park by means of real time ultrasound detectors, aiming to discover new bat species, colonies and roosts in the area. After sampling at 18 caves during the emergence after sunset, seven genus and seven species were identified in the park and six of them were cave-dwelling bats. Although bat activity was recorded, I could not find new noteworthy colonies in the study area.