Aizkorrin, Altzania eta Iturrigorriko basoen egoera arteko konparaketa
Date
2014-09-03Author
Zubizarreta Pagaldai, Ibai
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun, interes europarreko habitat guztiak mantentzera eta egoera hobera eramatera behartuta daude Europako estatu guztiak eta habitat hauen artean aurkitzen da pagadi azidofiloa. Lan honetan, Aizkorri-Aratz parke natural barruan aurkitzen diren bi pagadi azidofiloren kontserbazio egoera zein den jakin nahi da, kudeaketa egokirako proposamenak definitu ahal izateko. Basoetako bat Iturrigorrin aurkitzen da eta XX. mende erditik ez da egur ustiapenik eman, beste basoa berriz, Altzanian aurkitzen da eta gaur egun oraindik egurra ustiatzeko erabiltzen da. Bi pagadi hauen egoera zein den jakiteko, basoko egituraren karakterizazioa burutu da, bertan diametro ezberdineko eta usteldura maila ezberdineko zuhaitzak eta egur hila neurtu dira. Neurketak kontserbazio egoera onean aurkitzen den Bertizko pagadian eginikoekin alderatu dira. Emaitzak ikusi eta gero bi pagadien egoera Bertizko pagadiarenetik urrun dagoela ikusi da, Iturrigorriko emaitzak Altzaniakoen aldean hobeak diren arren. Beraz interes europarreko habitat honen kontserbazio-egoera hobetzeko, ustiaketa eten egin beharko litzateke Altzanian, eta Iturrigorri ustiatu gabe jarraitu.