Hezkuntza informalaren eragina gaztetxoen musika ohituretan
View/ Open
Date
2015-07-08Author
Azpiri Arriaga, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Musika ume eta gaztetxoen egunerokotasunean oinarrizkoa den elementua da. Gaur egungo kontsumo gizartean zuzenean eragiten die, musikari dagokienean ere, beraiek ere kontsumitzaile izanik. Lanaren helburua hezkuntza informalak gaztetxoen musika ohiturak eta gustuak nola eraikitzen dituzten ezagutzea da eta hauek eraikitzerakoan hezkuntza informaleko agenteen eragina aztertzea. Horretarako, Gasteiz eta Markina-Xemeingo Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen musika ohiturak eta gustuak ezagutuko dira galdetegi baten bidez eta beraien kanturik gustukoenen diskurtsoaren analisia ere egingo da. Lortutako datuetatik abiatuz, hezkuntza formaleko musika-hezkuntzarako zenbait jarduera proposatuko dira. Kantuak azterketa honi esker ondorioztatu dugunez, baloreen transmisiorako tresna garrantzitsua izanik eta emozioak eta sentimenduak sortzeko eta eragiteko duten gaitasuna kontuan hartuz, hauek ikuspegi kritikotik aztertzen irakastea garrantzitsua da. Beraz, ikasleen interesak eta gustuak kontuan hartuko dituen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak sortu behar dira, ikasle aktiboz osatutako musika hezkuntza eraikitzeko.