Dokumentazioa Hego Euskal Herriko goi mailako irakaskuntzan, UPV/EHUtik abiatuta
Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea : 109-118 (2014)
Abstract
Hego Euskal Herrian ez dago ikasketa edota diploma espezifikorik
Dokumentazioan. Horrela bada ere, goi mailako irakaskuntza zentroetan
ezagutza esparru hori hiru modutan txertatzen da. Lehenengo eta behin, titulazioetan
ematen diren irakasgaietan aurkituko dugu. Lizentziaturei eta graduei
dagokienez, oso presentzia txikia du, Komunikazio alorreko ikasketetan salbu;
doktoregoko programetan, ordea, pisu nabarmenagoa hartzen du. Bigarren bidea,
unibertsitateko bibliotekek ikasle zein irakasleentzat eskaintzen dituzten ikastaroak
dira. Hirugarren eta azken bidea irakasleak prestatzeko egiturak dira, informazio-
teknologien ingurukoak batik bat.