Traducción de tuits es-eu
Date
2015-10-15Author
Ugarte Larrarte, Urtzi
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun hain erabilia den Twitter aplikazioak badu euskarazko bertsioa, baina bertan idazten diren txioak oraindik ezin dira euskaraz atzitu, ez badira euskaraz itzultzen. Beste hizkuntza nagusietan ordea, Twitter aplikazio berak aukera ematen du hizkuntzaz aldatzeko txioen testua, bere elementu eta propietateak mantenduz. Hori da proiektu honen helburua. Txioetan idatzitako testua euskarara itzultzea, txioen formatua mantenduz.
Horretarako Twitterren API-a erabiliko dugu, txio eredu ezberdinak jasotzeko, eta ondoren bertako elementuak desberdindu eta itzultzeko, beharrezkoa den heinean. Besteak beste, traolak, erabiltzaileen aipamenak eta RT-eak (berTxioak) duten eragina testuan eta itzulpenean.
Txioen testua normalizatzeko aukera desberdinak inplementatu ditugu programan, Matxin web-zerbitzura bidali aurretik eta ondoren lortzen ditugun emaitzak aztertu.
Proiektu honek hasiera batetik erakarri zidan, Twitterren API-a erabiltzeko aukera eskaintzen baitu, eta gaur egun lan mundua ikusirik, honelako API ahaltsu bat erabiltzeak asko balio baitu.
Bestalde, Gradu amaierako azken urtean izan nuen itzultzaileen funtzionamenduekin lehenengoz harremana, eta ikasgaia aukerazkoa zenez, ez genuen nahi bezain guztia ikusi. Itzultzaileen munduak ere erakartzen zidanez hartu nuen proiektu hau. Amaitu ondoren, esan dezaket nire kuriositatea asetu dudala eta bai itzulpen automatiko bai Twitter API-ekin aplikazioak sortzeko gai naizela.
Nire iritzian erabilera handiko produktu bat lortu dugu proiektu honen bidez. Etorkizunari begira, baliabide gehiago inplementatzeko aukerarekin.