Gasteizko ikastetxe publiko batean atsedenaldietan ematen diren inklusio egoerak
Date
2015-12-09Author
Redín Azcona, Saioa
Metadata
Show full item recordAbstract
Momentura arte heziketa fisikoko klaseetan parte hartzen duten gazte eta haur elbarrien inguruko ikerketa ugari egin dira. Hauetaz gain, atsedenaldien inguruko ikerketak ere aurkitu dira baina ez da aurkitu elbarritasunen bat duten gazteek atsedenaldietan egiten dituzten jarduerei eta hauek pairatzen dituzten egoerei buruz hitz egiten duen artikulurik.
Gradu amaierako lan honen bidez lortu nahi izan diren helburuak, gazte hauek dituzten jarduera fisikoko ohiturak aztertzea, atsedenaldietan gogoko dituzten jarduerak ezagutzea, praktikatzen dituzten jarduerak ezagutzea, gainontzeko ikasleekin izaten dituzten harremanak aztertzea eta irakasleekiko ematen diren harremanak ezagutzea izan dira.