Udarregi Ikastolako inklusibitatearen azterketa DBHan: etorkizunerako proposamenak
View/ Open
Date
2015-12-09Author
Lizaso Mitxelena, Sarai
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu hau Udarregi Ikastolako inklusibitate mailaren ingurukoa da. Lanaren zergatia ulertzeko arazoaren muinera joan behar dugu, hau da, baztertzearena. Inklusio falta horretan batez ere, arazoak eta urritasunak dituzten pertsonak dira eragin handiena jasaten dutenak. Heziketa Fisikoan ere, sarritan gaitasun jakinak dituzten ikasleak baztertzera jotzen da, eta proiektu honekin hori ekiditea lortu nahi dugu aldaketa txiki batzuk eginaz.
Proiektuaren lehen pausua baztertuak dauden haurrak edota inkluituak ez daudenak identifikatzea da, eta horretarako behaketaren metodoa erabili dugu. Taula baten bidez ikasle bakoitzaren inklusio maila aztertu dugu, eta kaltetuenak suertatzen diren haurrei laguntzea erabaki dugu inklusiorako prozesu honetan. Haur hauek ez daude zeharo baztertuak, baina uste dugu beharrezkoa dela inklusio osoa ematea, ikasketa prozesu bateratua eta progresio egoki bat izan dezaten.
Ariketa moldagarriak planteatzen ditugu, klaseko ikasle guztien ezaugarrietara egokituta eta batez ere inkluituak ez dauden ikasle hauen ezaugarrietan fokatuz. Klase horretan ematen den bazterketatik abiatuta, berak jasotako bazterketa eta ez gaitasun maila moldatu dezakegu gero gizartean aplikatu ahal izateko. Interesgarria da, ikasle guztiei ohartaraztea, ariketa eta une jakin batzuetan edonor aurki daitekeela muga edota zailtasun baten aurrean, ez gaixotasun edo urritasuna dutenak bakarrik. Azken finean, batez ere heziketa fisikoan eta jarduera fisikoan trebea sentitzea integrazio eta sozializazio tresna bat da. Horregatik, arazoak dituzten ikasleentzako nolabaiteko moldaketak egiten badira saioaren barruan, hauen motrizitatearen garapena eta inklusioa bultzatuko dira.
Beraz, hasteko, behar bereziak dituzten haurrei buruzko informazioa emango dugu eta zer den lortu nahi dugun inklusioa azalduko dugu. Ondoren, behin lortu nahi duguna jakinik, ikasleen azterketarekin jarraituko dugu, horrela, egin beharreko aldaketak zein diren jakingo dugularik.
Azkenik, jasotako esperientzia ikusita, ikasle hauentzat programa pertsonalizatu txiki batzuk sortu ditugu. Hemen dituzten zailtasunak kontuan izanda, klaseetan egin beharreko aldaketak aipatzen ditugu.
Behaketa hau aurrera eramateko ikastolako langileen laguntza ezinbestekoa izan da, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen behaketak behar bezalakoak izatea. Irakasleak prest egon dira une oro laguntza eskaintzeko eta beren saioetan behaketa lanak egiten uzteko. Gainera, beren atseden uneetan ere nire dudak argitzeko prest agertu dira eta honek asko lagundu dit lanarekin jarraitzeko orduan.