Distopia eta paradisua Euskal Hirian : Bernardo Atxagaren Etiopia makrotestuaren irakurketa semiotikorako hausnarketa kritikoak
View/ Open
Date
2013Author
Otaegui Imaz, Maria Lourdes
Metadata
Show full item record
Lapurdum 17 : 109-173 (2013)
Abstract
[EUS] Artikulu honen xedea Bernardo Atxagaren Etiopia liburuan mamituriko ideia poetikoak berraztertzea da, abiapuntutzat hartuz haietan Paradisuaren desioak eta Distopiaren esperientziak egiten duten talka. Azkerketa burutzeko, kritika-ildo semiotikoa jarraituko da, eta Ikasketa Kulturalen laguntzaz, testuaren irakurketa berritua proposatu nahi da.
Horretarako, lehenik ildo pragmatikoa berrikusiko da, neobanguardiaren sustrai sozio-politikoak azaleratu eta, diktadurak idazleen literatura-poetiketan izandako eraginaren haritik, egilearen elkarrizketa eta hitzaldietan adieraziriko poetikaren zantzuetan ezarriko da fokua. Artikuluaren bigarren zatian, Etiopiaren irakurketa testualari eta transtestualari ekingo zaio ; horretarako lehenik, enuntziazio lirikoan eginiko hautu esanguratsuak deskribatuko dira. Hirugarrenik, liburuak bere osotasunean duen makrotestu-izaera hartuko da kontuan testuaren irakurketa sinboliko eta interpetatiborantz egiteko, horretarako, egitura, paratestuak eta topografia esanguratsuei buruzko irakurketa burutuz.