Oinarrizko eragiketak Ingurumen Ingeniaritzan - PBL
Date
2015-12-22Author
Agirre Arisketa, Ion
Metadata
Show full item record
Agirre I. (2015). Oinarrizko eragiketak Ingurumen Ingeniaritzan- PBL. IKD baliabideak 10. http://hdl.handle.net/10810/17739
Abstract
ngurumen ingeniaritzan graduatzen den ikasleak ingurumenaren zaintza, ingurumenak izan ditzazkeen eraginen zaintza eta ingurumenaren alitatearen hobekuntza ditu helburu nagusi. Hauez gain, graduatuak baliabide edo errekurtso eziraunkorren erabilerarak sortzen dituen arazoei aurre egin beharko dio: hondakinen sorrera, ur kutsatuen tratamendua, airearen eta lurzoruaren kutsadura... orokorrean, hiri eta industria ekintzek ingurumenean sortzen dituzten eraginei hain zuzen ere .
"Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarrizko Eragiketak" Ingurumen Ingeniaritzako 3. mailako lehen lauhilabetekoan ematen den eta M04 moduluari (Ingurumen Ingeniaritza) dagokion nahitaezko irakasgai bat da. Irakasgai hau ingeniaritzaren ikuspuntutik bideratuko da eta era praktiko batean ingurumen eraginak murrizteko industrian erabiltzen diren oinarrizko eragiketa garrantzitsuenak ikusten dira.
Irakasgaia garatzeko lehen 8 asteetan (irakasgaiaren %50) Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza metodologia erabiltzen da. Ikasleek taldean jardungo dute ingeniaritzako proiektu bat egiteko, eta behar den dokumentazio teknikoa sortuko dute, azken hau ahozko defentsa baten bidez aurkeztuko dutelarik.