Biomasaren pirolisi oxidatiboaren modelakuntza zinetikoa
Date
2016-04-27Author
Arnaiz González, María
Metadata
Show full item recordAbstract
[eus] Gaur egungo erregai fosilen eskasiak eta hauek sortzen dituzten berotegi efektuko gasen
emisio altuek bultzatu egin behar gaituzte energia iturri berriztagarriak erabiltzera. Biomasa, potentzial handiko energia iturria da eta ezinbestekoa izan da gizakiaren bizitzaren
garapenerako. Energia berriztagarrien artean biomasa potentzial handiko lehengaia izanda bere erabilerak
duen berebiziko garrantzia azpimarratu da lan honetan. Lehengai honetatik energia lortzeko
tratamendu termokimiko ezberdinetatik pirolisi oxidatiboan lan egitea erabaki da. Sarrerako
gas emariaren oxigenoak pirolisiaren ondoren partikularen gainazalean geratu den ikatzaren
errekuntza ematerakoan, biomasaren konbertsioa bere osotasunean ematea lortuko duelako.
Baita instalazioak behar duen bezain beste beroa hornitu ahal izango duelako ere. Modu
honetan, pirolisi oxidatiboa inertea baino interesgarriagoa bihurtu delarik industria mailan
garrantzi handia lortu du.