Chimparra gneisak: analisi petrografiko eta mikroestrukturala (Cabo Ortegal)
Abstract
[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea.
Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.