Pestivirus-en p7 biroporinaren adierazpena eta purifikazioa bakterioetan
Abstract
Hepacivirus eta Pestivirus generoen artean antzekotasun handia dago, bai genomaren
egituran zein erreplikazio mekanismoetan. Antzekotasun hau ez da ematen aldiz,
Flavivirus generoko birusekin.
Hepacivirus zein Pestivirus generoko birusek euren RNA poliproteina aitzindari bakar
batera itzultzen dute; jarraian, birus beraren zein ostalariaren proteasa espezifikoek
aitzindari honen prozesamendu proteolitikoa burutuko dute, era honetan, birusaren
infekzioa aurrera eraman ahal izateko proteina estruktural eta ez estrukturalak lortuz.