Handia zara txiki!: hazkuntza hormonaren gabezia diagnostikatu berri duten haurrei eta haien gurasoei zuzenduriko osasun programa
View/ Open
Date
2016-10-17Author
Bacete Martinez, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Medikuntzan egondako aurrerapen teknologikoak direla eta, Hazkuntza Hormonaren Gabeziaren (HHG) inguruan dauden ezagutzak areagotu egin dira eta gero eta gehiago dira gaitz hau diagnostikatzen dieten haurrak. Honi aurre egiteko tratamendu bakarra haurtzaro/pubertaro osoan zehar hazteko injekzioak hartzea da eta horrek, gaixotasuna pairatzen duten haurren eta euren familiaren bizi-kalitatean inpaktu negatiboa izan dezake.
Erizain baten esku hartzeak eragin positiboa du haur eta gurasoek gaixotasuna ulertzen eta bizitzen duten moduan. Hori dela eta, diagnostikatu berriak izan diren haurrei eta haien gurasoei zuzendutako Osasun Programa bat eratu da haur/gurasoei gaitza maneiatzeko ezagutzak, laguntza emozionala eta trebetasunak eskaintzeko, hain zuzen ere. Horrez gain, haurrek haien gaixotasunaren maneiuan autonomoak izatea ere bilatzen da.
Osasun Programa azaroaren 3an hasiko da eta HHGn aditua den erizain batek aurrera eramango dituen sei saioetan oinarrituko da. Gainera, sesioetan zehar erabiliko den material didaktikoa eta gaitz berdina pairatu zuen haur baten eta bere familiaren egoerak taldeko heziketa-prozesuan modu positibo batean lagunduko dute.