Alegiazko makinen eta edukiontzien kudeaketa Proxmox VE bidez / Gestión de máquinas virtuales y containers mediante Proxmox VE
View/ Open
Date
2016-10-26Author
Vega Fernández, Sergio
Metadata
Show full item recordAbstract
Egun birtualizazioaren erabilera izugarri zabaldu da informatikaren arloan. Arlo horretako puntu zehatz bat zerbitzarien birtualizazioa litzateke. Funtsean, zerbitzarien birtualizazioak ahalbideratzen du hainbat alegiazko zerbitzari izatea zerbitzari fisiko batean, baliabideen ustiapen hobea bideratuz. Horrez gain, beste abantaila batzuk aipatu nahian, ingurune desberdinak izateko aukera eskaintzen du (malgutasuna) beraien arteko independentzia mantenduz (segurtasuna). Abantailen zerrenda handitu egiten da birtualizaziorako zerbitzarien klusterrak sortzen direnean, eskalabilitatea eta hutsegiteen aurreko tolerantzia bezalako ezaugarriak hobetzen baitira.
Proiektu honetan zerbitzarien birtualizazioa landuko da bi birtualizazio mota aztertuz; alegiazko makinak (hardwarea ere emulatzen duena) eta edukiontziak (containers, sistema eragile mailan bideratzen dena).
Kasu praktikoa ere aztertuko da Proxmox VE plataforma oinarritzat hartuz. Proxmox VE kode irekiko proiektu bat da, zerbitzarien birtualizazioa bideratzeko eta berriki aipatutako bi birtualizazio motak batera eskaintzen dituena. Adibide moduan web zerbitzu baten inplementazioa bideratuko da zenbait Proxmox VE zerbitzari osatutako erabilgarritasun handiko kluster batez.