Biltegi kudeaketarako sistemaren berrikuntza integrala
Date
2016-10-26Author
González Saralegui, Iñigo
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteetan sektore ezberdinetan lan egiten duten enpresa zein ekoizleek, euren biltegien
kudeaketa on bat izatea behar-beharrezkoa ikusi dute, eskariei modu eraginkorragoan
erantzun ahal izateko eta, bide batez, kostuetan aurreztu ahal izateko.
Jakina, kudeaketa hau egin ahal izateko denboran zehar hardware zein software soluzio
ezberdinak erabili dira, momentuko beharretara moldatuz eskuragarri dagoen teknologia
erabiliz.
Azken puntu hau da, hain zuzen ere, proiektu honen helburu nagusia. Aurretik jasotako
informazio eta baliabideak erabiliz, biltegi kudeaketarako sistema baten berrikuntza integrala
burutzea, gaur egungo enpresa txiki-ertainen beharrei erantzuna emateko teknologia
berriak erabiliz eta, bezeroen sistema eragileekiko dependentzia ahaztuz.
Mahaigaineko ordenagailu edo terminaletan instalatzen diren aplikazioak gainditu eta nabigatzaile
arrunt batetik, kudeaketa ezberdinak egin ahalko dituzte erabiltze mota ezberdinek,
hala nola, biltegiaren egituraren kudeaketa, produktu eta formatuen kudeaketa, sarrera
zein irteera eskarien kudeaketa. . . orohar, biltegi baten gestioa egiteko beharrezko
atazak.