Polimerizazio-prozesu simulazioaren atzeranzko ingeniaritza: erreakzio-baldintzen optimizazioa
View/ Open
Date
2016-10-26Author
Alkorta Zumeaga, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
Polimeroak polimerizazio-prozesu batean erreakzio-baldintza batzuk ezarrita (tenperatura, presioa, monomeroak, etab.) eratzen diren materialak dira. Eskaturiko
propietateak dituzten polimeroak bilatzea erronka handia da industrian, polimerizazioaren simulazioan lorturiko emaitzak zein izango diren aurreikustea oso konplexua
baita.
Nahi den polimero mota lortzeko, polimerizazio-prozesuetako erreakzio-baldintzak
optimizatu behar dira. Ez bada teknika espezifikorik erabiltzen, propietate jakin bateko
polimero bat lortzeko sistematikoki simulatzailearen proba-errore bidezko exekuzio
asko egin behar dira. Horrek, denbora eta konputazio kostu handiak dakartza.
Prozesua azkartzeko, proiektu honetan bilaketa heuristikoak (algoritmo metaheuristikoak) erabiliko dira, algoritmo horiek konputazio ahalmen mugatuak daudenean eta
lortuko diren emaitzak aurreikusi ezin direnean soluzio onak lortzeko erakusten duten
eraginkortasunagatik.
Proiektuan, erreakzio-baldintzen optimizazio problema aztertzeko etilenotik polietileno tereftalatoa (PET) lortzeko prozesuaren simulatzaile bat erabili da. Lehenik,
soluzioen espazio aztertu da simulatzailea analizatuz. Ondoren, algoritmo metaheuristiko batzuk inplementatu dira eta problema mota honetarako egokienak zein izan
daitezkeen aztertu da.
Guzti hori egin ondoren, antzeko proiektu bat garatzean izan daitezkeen arazoak
identifikatu eta optimizazio-algoritmo hobeak inplementatzeko ideiak eman dira,
proiektu honetan eginikoa lagungarria izango delakoan.