Arduinon oinarritutako estazio meteorologiko baten diseinu, inplementazio eta kontrola
Date
2016-12-01Author
Aguirre Orozco, Oier
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honetan Arduinon oinarritutako estazio meteorologikoa eraiki da. Estazio meteorologiko honek, atmosferako magnitude ezberdinen informazioa jaso, manipulatu eta bistaratzeko aukera ematen du. Gailuan bertan muntatutako hainbat sentsore ezberdinez baliatuz, esaterako, euri-sentsorea, tenperatura sentsorea, argitasun sentsorea… atmosferako magnitude ezberdinei buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko eta eskaintzeko gai da. Neurketa sentsore horietatik jasotako informazioa, estazioan bertan LCD pantaila batean bistaratzeaz gain bluetooth modulu baten bidez Smartphonean ere bistaratzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Horrez gain, alarma sistema bat inplementatu da erabiltzailea ohartarazteko inguruko airea kutsadura maila balio zehatz bat gainditzen duenean. Gainera, estazioan inplementatutako argitasun detekzio sistema Smartphonaren bidez ere kontrolatu ahal du erabiltzaileak nahi izanez gero.