Bihotz-arnasketa gaitasunaren eta intsulinarekiko erresistentziaren arteko asoziazioa lehen mailako hipertentsioa eta gainpisua duten pertsonetan
View/ Open
Date
2016-12-27Author
Leonet Tijero, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Aurrekariak: Informazio falta dago gainpisua eta lehen mailako HTA duten pertsonetan intsulinarekiko erresistentziak eta bihotz-arnasketa gaitasunak duten asoziazioaren inguruan.
Helburuak: lehen mailako hipertentsioa eta gainpisua edo obesitatea duten pertsonetan bihotz-arnasketa gaitasunak gaixotasun kardiobaskularrak izateko potentzialki arriskutsuak diren zenbait aldagaiekin duen lotura aztertzea (bereziki intsulinarekiko erresistentziarekin), eta aztertutako aldagaietan sexuen arteko ezberdintasunak aztertzea.
Metodoak: Analisian erabilitako datuak EXERDIET-HTA ikerketako 41 partehartzailerenak izan dira (adina 54,3±9,4). Aldagaiak azterketa biokimiko eta laborategiko proben bitartez neurtuak izan dira, eta estatistikak egiteko IBM® SPSS-Statistics© programa erabili da.
Emaitzak: ez da bihotz-arnasketa gaitasunaren eta HOMA-IR aldagaiaren arteko ezberdintasun esanguratsurik ezta korrelaziorik aurkitu (P=0,134). Bihotz-arnasketa gaitasunaren aldagaietan (VO2piko zein METmax) sexuen arteko ezberdintasunak (P<0,001) aurkitu dira, emakumezkoek gizonezkoen baino balio baxuagoak erakutsi dituztelarik. Bihotz-arnasketa gaitasunaren arabera banatutako tertilei dagokionez, gaitasun baxukoak adin altuenekoak (P= 0,036) izan dira. Gorputzeko masa indizeak HOMA-IR-ekin (r=0,530 ; p=<0,001) eta intsulinarekin (r=0,503, p=0,047) asoziazioak izan ditu.
Konklusioak: Lehenengo mailako HTA eta gainpisua edo obesitatea pairatzen duten pertsonek bihotz-arnasketako gaitasun baxua, intsulinarekiko erresistentzia eta aurrediabetes profila erakusten dute. Profil honek arrisku kardiobaskularra eta metabolikoa igotzea ekartzen du berekin. Horregatik, osasunaren inguruko profesional guztiek pertsona hauen bizi-estiloaren aldaketa bultzatu behar dute dieta eta ariketa fisikoaren bitartez, hau tratamendu ez-farmakologiko bezala erabiliz.