Jarduera Fisikoaren osteko gose sentsazioaren analisia
View/ Open
Date
2016-12-27Author
Bonilla Aguinaga, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, txapelketa baten ondoren, maila ez profesional batean dauden kirolarien berrelikatze ohitura eta jateko gogoa neurtzea da. Nekea eta gosearen arteko erlazioa bilatu nahi da eta zein elikagai desiratzen dituzten aztertu. Honetarako, kirol ezberdinetako 140 kasu aztertu dira (judo, futbola, saskibaloia eta atletismoko 3000 metroko froga) eta galdeketa berritzaile bat pasa zaie. Emaitzak ikusita, esan daiteke ez dagoela patroi komunik kirolarien artean eta ez dela gosea eta nekearen artean erlaziorik topatu (sig. 0,345). Hala ere, ikusi da, fruta (%29,3) eta edari isotonikoak (%30,7) direla kirolariek gehien nahi dituzten elikagaiak. Nahiz eta ez den koerlaziorik topatu gosea eta nekearen artean, pentsa daiteke hau neurtzeko beste protokolo edo galdeketa batek topa lezakeela aurkikuntzaren bat.