Judo borrokaldiaren intentsitate azterketa
View/ Open
Date
2016-12-27Author
Sanz Martos, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Judoa Jigoro Kanok 1882an sortutako kirola da. Kirol guztietan bezala hasieran teknika, bestelako faktore fisikoen gainetik kokatzen zen, baina judoaren eboluazioarekin batera aldagai fisikoek berebiziko garrantzia hartu dute. Lan honen helburua, judoka baten egoera fisikoa aztertzeko baliogarria izan daitekeen ebaluaketa tresna proposatzea izango da. Modu horretan, pulsometroak erabiliz judo borrokaldiaren intentsitate azterketa burutuko da bi eliteko kirolariekin. Hiru testak burutzerakoan, esfortzuan zehar emandako bihotz taupadak eta hautemandako esfortzu subjektiboaren balioak balioak jasoko dira. Ikerketa, Euskadiko eta Espainiako judo klubik onenen artean dagoen Judo Klub Donostiako judokekin eraman da aurrera. Honen helburu nagusia eguneroko entrenamendueta baliogarria izan daitekeen test intrasubjektu bat sortzea da.