Elektroi-fonoi elkarrekintza grafenoan
Abstract
Gaur egun etorkizun teknologikoari begira itxaropen handia dago industrian eta zientzian 2004-an aurkitu zen grafenoak erakusten dituen propietateetan eta zabaltzen dituen ateetan. Hori dela eta, interesgarria litzateke, energia bandak eta fonoien dispertsioa aztertzeaz gain, aipaturiko elektroi-fonoi elkarrekintzak material berri honetan duen eragina aztertzea. Elkarrekintza dela eta elektroien masa efek-
tiboa nola aldatzen den, edota egoera elektronikoen energia eta bizi denbora nola aldatzen diren aztertuz. Hauxe da hain zuzen ere lan honen helburua.