Nukleo-zitoplasma garraioa emateko seinaleen bilaketa TOB/BTG proteina familiako TOB2, BTG2 eta BTG3 proteinetan
View/ Open
Date
2017-01-10Author
Armentia Garitaonandia, Ione
Metadata
Show full item recordAbstract
TOB/BTG proteina familia, berriki deskribatutako hazkuntza inhibitzaile funtzioa duten bost proteina dira eta nahiko kontserbatuak daude. Familiako kideak TOB1, TOB2, BTG1, BTG2 eta BTG3 proteinak dira. Besteak beste, hazkuntza inhibitzaile funtzioa CCR4-Not konplexuko Caf1 proteinarekin interakzionatuz ematen dela proposatu da. Interakzioa G0/G1 fasetik S fasera igarotzean ematen da, eta momentu horretan Caf1 nukleoan aurkitzen da. TOB/BTG familiako proteinak nukleora garraiatu behar dira interakzioa emateko, eta garraio hori nola gertatzen den aztertzea garrantzitsua da beraien funtzioa hobeto ulertzeko. Garraio nukleo-zitoplasmatikoa TOB/BTG familiako TOB1 eta BTG1 kideetan jada aztertuta dago, eta esportazio (NES) eta inportazio (NLS) seinaleak badituztela ikusi da. Ikerketa honetan, beste hiru kideetan (TOB2, BTG2 eta BTG3) garraio seinaleak bilatu eta horien aktibitatea aztertu da. Lehenengo, analisi bioinformatikoak egin ziren, ustezko NES (uNES) eta ustezko NLS-ak (uNLS) bilatzeko. TOB2, BTG2 eta BTG3 proteinetan hainbat uNES eta uNLS aurkitu ziren. Ondoren, BTG3 proteinaren uNES eta uNLS-aren aktibitatea metodo molekularren bidez aztertu zen. BTG3 proteinak, amino terminaleko TOB/BTG homologia domeinuan, NES aktibo berri bat daukala aurkitu dugu.