Rana dalmatina erruteen eta mikroalga klorofitoen arteko sinbiosia: atariko karakterizazioa eta ikerketarako proposamenak
View/ Open
Date
2017-01-10Author
Jurado Montesinos, Aroa
Metadata
Show full item recordAbstract
Ipar Amerikako Ambystoma maculatum arrabioaren arrautzen eta Oophila amblystomatis alga berdearen arteko sinbiosia oinarri gisa hartuz, Rana dalmatina igelaren erruteak kolonizatzen dituen alga berdearen karakterizazioa egin da. Horretarako, putzu ezberdinetatik jaso diren laginen jarraipena burutu da argazki kamera digitalen bidez. Modu honetan, garapen enbrionarioarekin batera alga berdeen hazkuntza aztertu da. Honekin bat, modu zehatzago batean alga berdearen kolonizazioaren emendioa behatzeko, fluorimetro bidez, a klorofilaren fluoreszentziaren emisioa neurtu da. Gainera, aipatutako alga berdearen identifikaziorako, arrautzaren gelatinan hazitako alga berdeen kulturak
egindira. Eginiko behaketak aztertuz, enbrioiaren garapenarekin batera alga berdearen hazkuntza eman dela ikusi da, espezie bien artean sinbiosia dagoen seinale. Gainera, fenomeno honetan parte hartzen duen alga Chlorococcaceae familiako Chlorococcum generokoa dela ondorioztatu da.