Helmuga turistiko adimentsuak: hauen ezaugarrien analisia eta Donostia/San Sebastian kasura aplikazioa
View/ Open
Date
2017-02-10Author
Sistiaga Gaztañaga, Oier
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun turismoak berebiziko garrantzia ekonomiko eta soziala duenez munduan, kontu handiz zaindu beharreko industria da hau. Jakina denez, Espainiak turista asko erakartzen ditu urtero, geroz eta gehiago gainera, baina, argi eduki behar da orain arte funtzionatu duenak ez duela zergatik etorkizunean funtzionatu beharrik. Hau da, bizitzaren edozein alorretan bezala, aurrerapausoak emateko ahaleginak egin behar dira. Hori horrela, turismoa kudeatzeko modu berriak sortu dira, helmuga turistiko adimentsuak kasu. Beraz, lan honetan turismoaren inguruabarrak eta helmugak kudeatzeko modu berri hau ezagutuko ditugu, azkenik kasu praktiko batean aplikatuko dugularik kontzeptu berri hau. Atal teorikoan ikusiko duguna lantzeko aukeraturiko helmuga Donostia da, hau adimentsu bilakatu daitekeen ala ez ikusi nahi dugularik.