Eraginkorra al da larrialdietan hezur barneko bidea erabiltzea shock hemorragiko egoeran dauden helduetan?
Date
2017-02-14Author
Fernandino Blanco, Haizea
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Hezur barneko bidea azkeneko bi hamarkadetan geroz eta erabiliagoa den sarbide baskular azkarra da batik bat helduetan. Izan ere, ospitale barruko nahiz kanpoko emergentzia zerbitzuetan zain-bide periferikoaren ordezko moduan erabili daiteke. Militar gunean ,adibidez, shock hemorragikoa izaten da heriotzen kausarik nagusiena eta gaixo hauetan bide honen erabilera aukera ona izan daiteke. Hezur barneko bidea NIC bezala sailkatuta egon arren, eskasa da bide honen inguruko ezagutza erizainen eta beste osasun profesionalen artean.
Helburuak: Helburu nagusia da larrialdietan (ospitale barruan edo ospitaletik kanpo) hezur barneko bidearen eraginkortasuna baloratzea shock hemorragiko egoeran dauden helduetan. Bestalde, bigarren mailako helburuak dira hezur barneko bidearen eraginkortasuna baloratzea gaixo kritikoetan, erizainen eta beste osasun profesionalek bide honi buruz duten ezagutza eta erabilera azaltzea eta hezur barneko bidearen txertaketarako erabiltzen diren gailu ezberdinak aztertzea.
Metodologia: Errebisio narratiboa egiteko Pudmed, BVS eta Dialnet datu baseetan begiratu da. Horrez gain, Espainiako eta AEB etako armaden web orrietan begiratu da eta PIO estrukturari jarraituz hainbat deskriptore erabili dira: shock hemorrágico, adulto, emergencias, urgencias, acceso vascular, presion sanguinea, resucitacion. Azkenik, erabilitako hitz gakoak: via intraosea, infusion intraosea, shock hipovolemic.
Emaitzak: 23 artikulu bildu dira, zazpi berrikuspen sistematiko, bederatzi ikerketa deskriptibo, bost kasu deskribapen eta bi adituen iritzi.
Ondorioak: Nahiz eta shock hemorragikoan hezur barneko bidea eraginkorra den hala ez frogatzeko ikerketa gutxi aurkitu, gaixo kritikoetan bide azkarra, erraza eta erabilgarria dela frogatu da. Osasun profesionalek gutxi erabiltzeaz aparte bide honi buruz duten ezagutza ere ez da handia eta ondorioz, formakuntza eta ikerketak handitzea eskatzen dute. Hezur barneko biderako gailu ezberdinak egon arren, EZ-IO gailua eraginkorrena dela ikusi da.
Gogoeta pertsonala: Gradu bukaerako lana egitea ikerketa munduan lehenengo pauso batzuk emateko lagungarria izan da niretzat. Horrez gain, gaiarekiko nuen jakintza eta interesa handitu ditu. Etorkizunean, osasun ikasle nahiz profesionalei formakuntza kurtsoak ematea baloratu beharko litzatekeela iruditzen zait.