Fibromialgia: ezjakintasunetik ulermenerako prozesuan zainketak. Errebisio narratiboa
Date
2017-02-14Author
Altuna Merino, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: Fibromialgia (FM) gaixotasunak min orokorra ezaugarri nagusia du, beste hainbat sintomen artean. Etiologia ezezaguneko gaixotasun honek prebalentzia altua du eta gehienbat emakumeetan agertzen da. Ondorioz, kostu sanitario handia eratzen du. Gaur egun oraindik, ez da sendabiderik ezagutzen. Beraz, tratamendua sintomak arintzea eta bizi kalitatea hobetzea da.
Helburua: FM gaixotasunean ikuspegi biopsikosozialetik erizain zainketak azaltzea. Alde batetik, arlo biologikoa kontuan hartuz eta bestetik, arlo psikosoziala nabarmenduz.
Metodologia: FM gaixotasunean zainketak barneratzen dituen artikuluen errebisio narratiboa burutu zen. Ikergai denez eta urtetik urtera ikerketak aldatzen eta agertzen direnez, 2010 urtetik aurrerako artikuluak hartu ziren. Ondorengo datu baseak kontsultatu ziren: BVS, Pubmed, Trip Database, Dialnet, Cochrane eta Cuiden. Bestalde, bilaketa librea ere egin zen lanari errebisio sistematikoak eta gidak gehitzeko eta modu honetara ebidentzia maila altuagoa emateko.
Ondorioak: Erizainak badu bere zeregina aurrerapenak jasotzen diren bitartean. Alde batetik, tratamendua jarraitzen duela ziurtatu dezake eta medikazioaren maneiua erakutsi. Bestetik, bizi-estilo aldaketetan lagundu dezake. Erizainaren zeregin handiena pazientea gaixo aktiboa bihurtzea izango da. Horretarako beharrezkoa du feedback eta ondoren, osasun-heziketa eskaintzea.