Lehen hezkuntzarako ekitaldi hezitzailea antolatzen eta sortzen
Jimenez Aberasturi E. , Arribas S. & de Las Cuevas C. (2017). Lehen hezkuntzarako ekitaldi hezitzailea antolatzen eta sortzen. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20796
Abstract
Proiektu proposamen honetan, hiru ezagutza arloek parte hartuko dute bere herena lantzen. Honela irakasgaiaren %100 osatuko da PBL irakaskuntza modalitatean. Jarraian azaltzen dugun Proiektuan, hiru ardatz nagusi proposatzen ditugu:
I.- Enpresa sortu II.- Diseinua egin III.- Ekitaldiaren antzezpena (Taularatzea).
Horrek gelako taldearekin hiru dinamika mota emango dizkigu. Hiru ardatz hauek lantzeko erlazioan dauden hiru galdera eragile proposatzen ditugu, alde teorikoa eta praktikoa ahalbideratzen:
• Nola eratuko zenuke haurrentzat ekitaldi hezitzaileak antolatzeko enpresa
bat?
• Nola diseinatuko zenuke ekitaldi bat, zer pausu jarraitu?
• Antzezpena: nola gauzatuko zenuke ekitaldia?
Ikasleei honako arazoa planteatuko zaie:
Eskola bateko guraso elkartearen aldetik eskaera hau jaso duzue: kurtso amaieran eskolan antolatuko den ekitaldia prestatzea. Eskaera honi aurre egiteko enpresa bat sortu beharko da, non ekitaldiaren elementu guztiak kontutan hartzen diren: azpiegiturak, artistak, baliabide materialak eta teknologikoak, espazioak… Enpresak gero, zer ekitaldi eramango duen aurrera erabaki beharko duzue, diseinatu eta antzeztu/taularatu.