Etorkizuneko hezitzailea puta eta bolleroa?
Axpe I. , Ramos E. & Rodríguez A. (2016). Etorkizuneko hezitzailea puta eta bolleroa?. IKD baliabideak 13. http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/axpe-13-2017.htm
Abstract
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabiltzen duen material hau Hezkuntzaren Psikologiako derrigorrezko irakasgaian aplikatutako da, BIUEko Gizarte Hezkuntzako graduan, 2. mailako 1. lau hilabetean. Hala ere, apligarria litzateke Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntzako graduetan, non irakasgai berdina eskaintzen den (1. mailako 1. lau hilabetean). Irakasgaiak 6 kreditu ECTS ditu eta proiektuak lau hilabete osoa hartu du.
Proiektuaren hasieran ikasleei eskaintzen zaien ezenarioan, haien eskolako bi ikaskideen arteko elkarrizketa informal bat eskaintzen zaie. Horretan, aipatutako bi ikasle horiek (etorkizunean hezitzaile edo maisu/maistra izango direnak) sexualki aktiboa den neska baten jokabidea gogor kritikatzen dute, neska irainduz. Ezenario horren bidez irakasgaiaren ikasleen hausnarketa kritikoa bultzatu nahi da: nola da posible etorkizunean hezitzaile edo maisu/maistra izango direnak, horrelako ideia eta estereotipoak agertzea? Nondik datoz? Ikasiak dira? Nola ikasten dira? Aldatu daitezke?
Horrela bi helburu lortu nahi dira: alde batetik irakasagaiaren edukiak lantzea (ikasketa azaltzen duten teoriak) eta bestetik esku-hartzea (ikasketa berria sortzea) bultzatu nahi da, azken hau ikasleek beraiek haien kideak hez ditzaketen ikus-entzuneko baliabideak sortuz