Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan
Ruiz de Arbulo P. & Zarrabeitia E. (2016). Problemetan oinarritutako ikaskuntza Ekoizpen Sistemen Diseinuan. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20806
Abstract
Ekoizpen eta logistika sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa ikasgaia Industria Antolakuntza Ingeniaritza graduko hirugarren mailan ematen da. Irakasgaiak helburu du enpresako ekoizpen eremuaren ikuspegi orokor bat eskaintzea. Jomuga du baita ikasleak gaitu daitezela ekoizpen-sistemen antolaketan (muntaia-lerro bat diseinatzea, adibidez), hobekuntzan (muntaia-lerro bat birdiseinatu, planta banaketa berri bat aurrera eraman, adibidez), eta industria eta zerbitzu jardueretarako beharrezko izango diren baliabideen kudeaketan, modu arrazional eta jasangarrian. Bestalde, helburu izango du baita ikasleak gai izan daitezela ekoizpenaren plangintzarako beharrezko jarduerak garatzeko.
Baliabide honek jarduera desberdinak ditu POI metodologia bidez ondorengo gaiak garatu ahal izateko:
Ekoizpen-prozesuen deskribapena.
Produktuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.
Tailerkako edo prozesuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.
Biltegien diseinua.
Lean Manufacturing.
Ikasleei hasieran egingo zaien galdera orokorra honako hau da:
Zein izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren industria plantaren tamaina, eta nolakoa izan beharko litzateke Durbi S.L. enpresaren planta-banaketa?
Planteatutako jarduera guztiek galdera hau izango dute abiapuntu.