Afasiko elebidunengan arazo morfologikoak ebaluatzeko EPLAko zenbait ariketaren euskal egokitzapena
View/ Open
Author
Garmendia Garaizabal, Ixone Eukene
Metadata
Show full item recordAbstract
Afasia deritzo hizkuntzari dagokionez garuneko hemisferio nagusi edo menderatzailean izan ohi den lesio baten eraginez sortutako hizkuntza nahaste edo galera. Gaixotasun honen bereizgarriak hizkuntz forma, erabilera edota edukiaren galera, gutxitze zein disfuntzioa dira (Puyuelo, 2001). Afasiaren inguruko lanean hainbat afasia mota bereizi ohi diren arren, errealitatean, sailkapen hori egoteak ez du esan nahi mota bakoitzean “sartzen” diren afasiko guztiek ezaugarri berberak izan behar dituztenik. Praktikan, errez asko auri daitezke sailkatzeko zailak diren ezaugarriak erakusten dituzten gaixoak. Errealitatean, afasiko bezain beste afasia mota aurkitzen direla esan beharko lirateke, izan ere, kokapenari eta hedadurari dagokionez, posibleak diren lesioak ia infinituak izateaz gain, lesio baten aurrean indibiduo bakoitzak duen erantzuna ezberdina da (Puyuelo, 2001). Horrez gain, afasiaren ondorioz sortutako hizkuntza arazoak ez dira modu berean azaleratzen hizkuntza maila guztietan; irakurmenean eragin dezake baina ez errepikapenean etab. Horregatik maila morfologikoei dagozkien arazoak aztertzerakoan hizkuntza atal bakoitzari zuzendutako ebaluazio tresnak aurki daitezke. Bestalde, elebidunen kasuan, garun-patologiak ez die berdin eragiten subjektuak ezagutzen dituen hizkuntz guztiei, horregatik, garrantzizkoa da bi hizkuntzak ebaluatzea, alegia bakoitza bere aldetik aztertzea, izan ere,. Ondorengo lan honen bidez, euskara-gaztelania elebidun afasikoengan gertatzen diren arazo morfologikoak aztertu nahi dira, hain zuzen eratorpenarekin eta inflexioarekin lotutakoak. Horretarako, gaztelaniari dagozkion hizkuntza-arazoak ebaluatzeko prestatua izan den EPLA testaz baliatuta, arazo morfologikoak aztergai dituzten 6; 11; 2; 32; eta 41 ariketon euskarazko egokitzapena egin da. Modu honetan, euskara-gaztelania elebidunen arazo morfologikoak aztertzeko bi hizkuntzetan alderagarria den materiala eskuragarri jartzeko urrats bat da hau, arazook bi hizkuntzetan berdin eragiten duten edo ez aztertzeko etorkizunean.