Arkeologia eta Generoa
View/ Open
Author
Pozo Sevilla, Cristina
Metadata
Show full item recordAbstract
Jarraian aurkezten den
testua lan
bibliografikoa dugu Arkeologia eta Generoaren
arteko hausnarketa bat aurkezten delarik.
Diskurtsoan
zehar,
genero
kontzeptuaren
sorrera eta diziplinan sartzearen ibilbidea aztertuko
da jarraian,
Arkeologia Feminista,
Generoaren arkeologia eta bestelako korronteen inguruan dauden eztabaidak aipatuz eta
proposamen konkretu bat eginez. Proposamen hori Arkeologia
Engeneratu
terminoa
izango
delarik, zeinean,
ikusiko dugun bezala, genero kontzeptua biltzen duten
inbestigazio edo lanak izango lirateke, kategoria analitiko horren erabilera ikerketen
erdigunean kokatzen dituztenak, alegia. Horren ondoren, Arkeologia Garaikideari
dagokion inbestigazioen ibilbidearen laburpen bat eskaini ostean, lan hauetan
genero
kontzeptuaren integrazioaren balorazio eta gaiaren egoeraz jardungo gara ere. Horrela,
Arkeologia Garaikidearen barne genero ikerketen balorazio eta gogoeta bat planteatuko
da. Azkenik, generoaren ikuspegiaren txertatzeaz, edo lanean zehar azalduko diren
arkeologia
engeneratuez
baliatzeaz iraganaren inguruko diskurtsoa aberastu dezakeen
proposamen eta konklusio batzuk aurkeztuko dira.
Azken finean, lan honen helburua hurrengoa litzateke: gaur egun aurrera
eramaten diren inbestigazio eta lanek izan ahal dezaketen androzentrismo ikuspegia
kolokan jartzea, eta aldi berean, horren existentziak dakartzan ondorioak agerian utziz:
alde batetik,
iraganaren ezagutza partzial bat sortzea, interes konkretu batzuen
araberakoa eta gizonek Historiaren subjektu aktibo nagusiak izaten jarraitzea; bestetik,
emakumeek iraganeko diskurtso eta ikerketetan izan duten, eta izaten jarraitzen duten,
kasu batzuetan behintzat, bigarren mailako paperaz ohartarazi eta aldatzeko
proposamenak aurkeztea.
Modu horretan, Historian zehar egon diren protagonisten papera kontuan hartuta
planteatu dezakegu arkeologia
engeneratuen
alorretik datozen ikerketarako proposamen
ezberdinak: iraganeko gizarte bakoitzaren genero identitate mailen eraikuntza nolakoa
izan den, nola ikus daitekeen hori materialitatearen bidez eta erregistro arkeologikoan,
nola ziren generoen arteko botere harremanak, sexualitatea... eta bestelako aspektu
sozialak lanean zehar agertzen direnak.
Sintetizatuz, lan hau iraganeko gizarteen
inguruko jakintzak aberasteko eta areagotzeko helburu xumearekin planteatzen da,
genero kategoria analitikoaz baliatuta iraganeko gizartearen inguruko inbestigazioak
burutzeko. Horretarako, berebiziko garrantzia dauka
genero
kategoriak, besteak beste,
gizartea estrukturatzeko eta eratzeko elementu bat bezala ulertu behar duguna, eta honen
azterketak, gizarteen alor sozial ezberdinen inguruko lanak sortu eta aberastu ditzakeela
ere kontuan izan behar dugu. Horrekin batera ere, diziplinak duela gutxi arte izan duen
androzentrismoaren ikuspegi hegemonikoari buelta emateko, inbestigazioak gaur
egunetik egiteak iraganean proiektatzen ditugun aspektuez jabetuta, ikuspegi horretatik
aldetzeko helburuarekin ere egiten da lan hau.