Berlin 1945-1961. Gizartearen apurketa.
View/ Open
Author
Martinez de Madina Alcorta, Maria
Metadata
Show full item recordAbstract
II Mundu Gerraren amaieran, Alemaniako herrialdea eta bere hiriburua, Berlin, gerra osteko egoerara egokitu behar izan zuten. Potentzia irabazleek hartu zuten herrialdeko ekonomia, politika eta gizartea berreraikitzeko ardura. Baina, Gerra Hotzaren ondorioz, Alemania eta Berlin bi estatu desberdinetan banatuak izan ziren, ekonomia eta politika desberdinekin eta horren eraginez, gizarte desberdinarekin. Bereziki Postdam-eko itunean Alemaniako auziaz hitz egin zen, eta bertan irabazleen artean Alemaniako herrialdea aurrera ateratzeko ardura hartu zuten. Baina itun hori porrot hutsean bukatu zuen, eta Alemania Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko tira-biren eszenatokia bat bihurtu zen. Bi estatu sortu zituzten, eta horren ondorioz, horietako bakoitzean bere erara jokatu zuten. Erabaki horiek gizarteak pairatu zituen. Hasieran, errusiarrak Berlin hartzerakoan, bertako aberastasunaz liluratuak gelditu ziren, nahiz eta hiria aurriez beterik egon. Hala ere, mendebaldeko potentzien presentzien ondorioz, tentsioak areagotzen joan ziren eta azkenean, hiria banatzen zuen irudizko marra hura, zaindari eta tranpaz betetako horma bat bihurtu zen, egun batetik bestera, Gizarteari dagozkionez, testigantza batzuk adierazten dute Alemaniarrek ez zutela inongo erruki sentimendurik adierazi, hiriaren kalteak beste batzuek egin zituztelako eta harrotasunez jarraitu zuten begiratzen aurreko garaiaren loraldiari. Gerra ostean, gutxik onartu zuten gerraren aldekoak izan zirela, baina ez zuten lotsa sentimendurik. Hala ere, sektore ahulenak, haurrak, emakumeak eta judutarrak, gerra osteko egoera latz horri aurre egin behar izan zioten.