Euskararen irakaskuntza baliabideak: iritzi-artikulua lantzeko Sekuentzia Didaktikoa
Author
Bazterrica Loyarte, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Hizkuntzen curriculum diseinuak, 90eko hamarkadatik, hizkuntzen irakaskuntza
testu errealetan oinarrituz garatu behar dela zehazten du. Alabaina, testu-liburuen
praktika errealean ez da aldaketa metodologiko handirik sumatzen, gramatikan
oinarritutako irakaskuntza baita nagusi (Ibarra, 2012).
Irakaskuntza gramatikan
oinarritzearen ondorioz, hizkuntzaren lanketa
ezagutzaren alorrera lerratzen da, komunikazio egoeren erabilerara baino gehiago.
Halere, hizkuntzaren ikuspegi komunikatibotik,
egunerokotasunean testuak oinarri
ditugun heinean, hizkuntzaren irakaskuntzak praktika sozialetan darabiltzagun testuak
behar lituzke ardatz (Larringan,
2009).
Horrela, gramatika testu-generoen
irakaskuntzaren arabera irakastea proposatuko litzateke(Idiazabal, 2008).
Egunerokotasuneko
komunikazioan, testu heterogeneotasuna dela eta,
hizkuntzaren irakaskuntzarako jardunbideak hautatzea zail gerta daiteke. Dolz&Schneuwlyri (1997) jarraiki, heterogeneotasun hau bost erabilera-eremu sozialetan sailka daiteke.
Erabilera-eremu sozial horietako bat dugu argudiaketarena.
Argudiaketari dagokionean, eskola curriculumetan ‒inplizituki
bederen‒ hau
landu beharra azaltzen da, baina,
irakaskuntzan hori gauzatzea,
ez da erraz gertatzen.
Besteak beste, argudiaketaren irakaskuntzak arazo pedagogikoak sor ditzake: batetik,
ikasleak eztabaidan sartzea onartzen du gizarteak?; bestetik, argudiaketa iskanbila edo
istilu iturri izan daiteke; eta azkenik, etikoki onargarria da hartzailea konbentzitzeko
teknikak ikasleei
irakastea? (Camps&Dolz, 1995).
Arazoak arazo, argudiatzea heziketa
etiko zein kritikoaren bitarteko nagusia eta ahozko nahiz idatzizko espresioaren
baliabide funtsezkoa den heinean, ezinbestekoa da honen irakaskuntza (Ibid.).
Honen harira, lan honen helburua argudio testu-generoa oinarri hartuz, ‒iritzi artikuluak, zehazki‒, Sekuentzia Didaktikoaren metodologian trebatzea izan da.
Argudiaketaren irakaskuntzaz den bezainbatean, lana elkarren osagarri diren bi atal
nagusitan banatu da. Alde batetik, atal teorikoan, argudiatzeak irakaskuntzan duen tokia
zehaztearekin bat, testuen eta testu-generoen gogoeta eskaintzen da; irakaskuntzak izan
duen oinarri gramatikaletik testualerako aldaketan zentratuz. Honela, testu-generoa
irakats
unitatetzat hartzearekin bat, argudio testuei berezko zaizkien ezaugarri
diskurtsibo eta linguistikoak bildu dira; eta azkenik, Sekuentzia Didaktikoaren
metodologia zehaztu da.
Bestalde,
atal praktikoan,
iritzi-artikuluak lantzeko Sekuentzia
Didaktikoa diseinatu da.
Horretarako,
DBHko bigarren mailako
zenbait ikaslek,
ekoizpen egoera
jakina abiapuntu,
sortu dituzten
testuak aztertu dira. Ondoren, gaitasun eta gabeziak
definituta,
ikasleen gabezia nagusiei
aurre egiteko moduluak prestatu dira. Segidan,
moduluetan landutako edukiak aintzat hartuz, kontrol zerrenda osatu da. Kontrol-
zerrendan, behin moduluak jorratuta, ikasleek lortu behar lituzketen ezagutzak bildu
dira.
Azkenik, lanean ateratako ondorioei egin zaie tarte.