Euskararen irakaskuntzaren baliabideak. Ahoz gora irakurketa lantzeko sekuentzia didaktikoa
Author
Del Campo Echeverría, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
Hizkuntzen didaktikaren arloan, 1990. urtetik aurrera, ahozkoa ikerketa eta
hausnarketa objektu izan da (Dolz & Scheuwly, 1998). Hala ere, Idiazabalek (2007)
dioen bezala, ahozko adierazpidea eskolan irakatsi nahi bada, ezagutu egin
behar da,
modurik zehatzenean, gainera. Denok izan dezakegu hizkuntzen funtzionamenduari
buruzko iritzia, baina, uste dugunetik gauzak gertatzen diren modura alde handia dago.
Egungo eskola curriculumetan ahozkoa landu beharra azaltzen da, baina,
praktika
errealetan ez da erraz gauzatzen.
Arrazoiak asko dira: ahozko adierazpidearen
konplexutasuna, irakasteko ikuspuntua, ahozkoa
behatzeko
eta ebaluatzeko zailtasunak, e.a.
Zailtasun horien erakusgarri dugu ahoz goraren irakaskuntza ere. Eskolan beti
landu izan den arren, gutxitan lantzen da testu genero ikuspegitik eta modu sistematikoan (Dolz & Scheuwl
y, 1998, Diaz de Gereñu, 2002).
Irakasleen %70ak dio
ahoz gorako irakurketa errekurtso arrunt moduan erabiltzen duten arren, ez dutela
ahozko adierazpenaren ikaskuntza eta garapenerako ekintza baliagarritzat jotzen.
Hori dela eta, lan honetan, adierazpide modu honen izaeran eta ahozkoa lantzeko eskaintzen
diren hizkuntzen didaktikarako baliabideetan sakonduko da. Lanaren egiturari dagokionez, elkarloturik dauden bi atal nagusi izango ditu: atal teorikoa eta atal praktikoa:
Lehenengo atalean, ahozko eta idatzizko modalitatea aipatuko ditugu.
Halaber, testuez eta testu-generoez ere egingo dugu gogoeta. Izan ere, ahoz gora irakurketa testu mailako lanarekin lotuko baita.
Gainera, ahozkoak irakaskuntzan izan duen funtzioa eta
bilakaera azalduko ditugu, beraz, objektu irakasgarri bezala lantzeko beharra azpimarratu.
Ondoren, ahoz gora irakurketari
buruz arituko
gara;
zehatzago, zergatik
irakatsi, zer irakatsi eta nola irakatsi galderak izango ditugu
hizpide. Atal teorikoarekin
bukatzeko, Genebako ereduaren araberako
Sekuentzia Didaktikoaz bi hitz egingo
ditugu.
Bigarren atalean, irakurketa ozena
lantzeko lau moduluz osatutako Sekuentzia
Didaktikoa diseinatuko da,
testu-generoak
lantzeko metodorik egokiena
iruditu
zaigulako.
Hain zuzen ere, perpaus mailatik gorako lanketa egitea baimentzen baitu.
Beraz, metodologia honek,testu-genero bat hautatzea
eskatzen duenez, kasu honetan,
ipuina aukeratu da.
Ipuinak bi adierazpideen arteko elkarreragina baimentzen du eta
honek duen komunikazio estetikoa ere azpimarratzekoa da.
Atal praktikoa osatzeko, corpusa bildu, transkribatu eta aztertu ondoren, ikasleen
gabezietatik abiatuta zehaztu dira moduluak. Corpusa lanaren emaitza ere bada eta,
hortaz,
eranskin gisa jaso da.
Aztertutako gabezia
horien artean,
alderdi hauei eman
diegu lehentasuna:
komunikazio
egoeraz jabetzeari, zehazki ahoz gora zer baliabide
mota
den eta ahozko eta idatzizko adierazpideak
nola uztartu lantzeari;
ipuin
irakurketarako
hasierako eta amaierako formulez baliatzeari; modalizatzeari
eta ondo-testuen ekoizpena egiteari.
Azkenik,
lan guztiari begira, ondorioak
ekarriko
ditugu. Baita,lana egiterakoan,
ahozkoa helburu zehatzekin
eta modu sistematikoan
irakasteko beharra non
azpimarratzen den
eta horretarako egon daitezkeen zailtasunak ere.