Heldu eta gazteen arteko ezberdintasunak gaztelerako generoaren hautuan euskaragaztelera kode txandakatze kasuetan. Ikerketa proposamena
View/ Open
Author
Izeta Goenaga, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburu nagusia ikerketa proposamen bat egitea da. Ikerketa proposamen horretan euskara- gaztelera kode txandakatzearen kasuan, gaztelerazko perpausak generoaren markapena eskatzen duen kasuetan, generoaren hautua nolakoa den heldu eta gazteen artean alderatu nahi da. Proposamen hau beste ikerketa batetan oinarritua egongo da, Parafita et al. (2015), bertan gazteen kode txandakatze kasuetan generoaren hautua nolakoa den eta zein kasutan egiten den ikertzen da. Ikerketa proposamen honetan, lehenik eta behin kode txandakatzearen fenomenoa zertan datzan azaltzen da eta historian zehar izan duen fama txarra gainditzeko zenbait autoreren esanak biltzen dira. Horrez gain, kode txandakatzearen kasua Euskal Herriko elebidunekin (euskara-gaztelera edo euskara-frantsesa) landu duten zenbait autoreren lanak aipatzen dira, batez ere, ondorengo ikerketa proposamena hobeto ulertzen lagunduko dutenak Garrantzi handia emango zaio adinari lan honetan, izan ere, lanaren funts nagusia gazteen kode txandakatzeari buruzko ikerketa bat helduen kasura moldatzea izango da eta hori ikertzeko proposamena egitea. Ikerketa proposamen honen funtsa generoan datza; Euskararen kasuan, hitanoaren kasua ezik (egon nauk(m) / naun (f)), Izen-adjektibo-det kategoria nominaletan generoa ez da morfologikoki markatzen, baina, gaztelerarekin ukipenean dagoenean sortzen diren kode txandakatze kasuetan, gaztelerazko perpaus baten erdian euskarazko izen bat agertzen denean, berez generorik ez duen euskarazko hitz hori gaztelerazko zein generorekin lotzen duen izen bakoitza jakin nahi da eta hautu hori egiterako orduan zein izan den faktore nagusia. Lan honetan bi faktorez hitz egiten da: bata marka morfo-fonologikoa, alegia, -a euskarazko determinataile markak gaztelerazko femeninoaren markarekin duen antzekotasunak, -a.z amaitzen diren euskal hitzak, determinatuak, gaztelerazko femeninorantz bideratzea genero hautua edota analogikoa dena, hautu fonologikoa euskararen kasuan zenbait ikerketaren ondoriotan oso zabaldua dagoena da. Bigarrena, adibidez, analogiko bezala izendatua, ingelera-gaztelera kode txandakatze kasuetan maskulinoranzko hautura eramaten duena omen da, adibididez, Poplack et al.en (1982) esanetan. Ikerketa proposamen honetan helduen kode txandakatze kasuetan genero hautua egiten denean zein faktorek duten garrantzia handiena ikusi nahi da, ondoren ikerketa originalean gazteekin lortutako datuekin alderatu ahal izateko. Parafita et al.-en (2015) ikerketa hiru ariketak osatzen dute: Lehena hizketa espontaneotik jasotako datuak, bigarrena ariketa semi-esperimentala egiten da, ikerlariak proposatutako jolas baten bidez lortzea corpusa, jolas hau ikerketarako beharrezko diren perpausak jasotzeko egokitua egongo dena, eta azkenik kode txandakatzean onarpen maila handiena duten perpausak bilatu nahi dira, beti ere, ikerketa proposamena oinarritzen den parametroetan, alegia, generoaren hautuan euskara-gaztelera kode txandakatze kasuetan . Ikerketa proposamen honetan ere hiru ariketa horiek aurkeztu eta lanerako moldatuko dira ahalik eta datu gehien eta esanguratsuenak jaso ahal izateko, amaieran Parafita et al. (2015) ikerketa lanean 25 urte inguruko gazteekin egindako lanean ateratako emaitza eta ondorioekin alderatzeko helduekin (40-60 urte arteko pertsonak) ateratako datuak.