Hirugarren munduko herrialdeen proiektua: jaio eta (era)hil(a)
View/ Open
Author
Cortes Araolaza, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Metropoliekiko independentzia formala ez da helburua ezta bidearen amaiera. Ideia hau deskolonizatutako berri egin ziren herrialdeek oso argi zeukaten. Hauek askatasun politikoaz gain, askatasun ekonomiko, sozial eta kulturala bilatu egingo zuten. Prozesu hau Bigarren Mundu Gerraz geroztik azeleratu egingo zen, Gerra Hotzaren testuinguruan, non mundu bipolarraren superpotentziek haien influentzia zabaldu nahi zuten gizakien existentzia bera arriskuan jarri (gerra termonuklearraren lasterketa eta psikosia) egiten zuen. Alderdi hauetaz Hirugarren Munduko herrialdeek oso kontziente ziren, horregatik beraiek hasiko ziren bere bide propioa (lehenengo eta bigarren munduen influentziatik at).
Hirugarren Mundua leku bat ez zen; proiektu bat izan zen (da). Kolonialismoari eta Inperialismoari aurre egiteko, hainbat kongresu, itun eta aliantza egin zituzten (Bandung 1955, Belgrad 1961, La Habanako, etab.); eta hauek praktikan jartzeko Nazio Batuen Erakundeak erabiliko zuten oinarri bezala; zeinak herrialde guztien berdintasun eta haien hotserako marko erakundea izango zelarik. Hirugarren Munduko Herrialdeen eskatu egingo zuten munduko errekurtsoen banaketa justuagoa, berdintasun politikoa, herrialdeen eta haien biztanleekiko duintasuna, garapena, etab. Proiektu honetan herrialde asko eta oso ezberdinak parte hartu egin zuten; non ideologi eta munduarekiko ikuspuntu ezberdinak emango ziren.
Baina proiektuak huts egin zuen. Bai inperialismoaren erasoengatik, baita proiektu beraren gabezi estrukturalengatik. Alde batetik, potentzia inperialistak behin eta berriz saiatuko ziren herrialde hauen proiektuak deuseztatzen, bai eraso politiko-militarrekin, baita eraso ekonomikoengatik (gobernuak, multinazionalak edota nazioarteko erakundeak zeinak Lehen Munduaren kontrolpean egongo zirenak: FMI, Munduko Bankua.. erabiliz). Beste aldetik, Hirugarren Herrialdeen proiektuetan sortu egin ziren gehiegikeriak jasanezinak bilakatuko ziren. Independentzia prozesuan, alderdi eta agente politiko, eta klase ezberdineko paktua egon zen. Behin independentzia eskuraturik, gizarte eta indar korrelazio berriak eraiki beharrean; eliteko kideek boterean mantenduko ziren aparatu estatalak edota armada erabiliz. Hauek “hitza eman” zuten herritarrentzako ongizatea sortu eta mantenduko zutela. Bitartean, oligarkek edonolako oposizioa zapaldu egingo zuten. Estatu berrien eraikuntza bitartean, halako “hitzarmena” mantendu egingo zen; baina 70. hamarkadatik aurrera, noiz krisi ekonomikoak gogor joko zuelarik nazio ilunei, proiektuen huts egiteak handiak zirenean eta eliteen gogoeta jarrera haien herrialdeekiko (aberriarekiko kontzientzia izatetik, klase kontzientzia izatera aldatu) aldatu zenean; oligarkien eta gainontzeko gizartearen (klase subalternoak) behin betiko dibortzioa emango zen.
Hauek Hirugarren Munduko Herrialdeen proiektuaren apurketa ekarriko zuen. Hau gerrak, miseria eta batere inperialen eta neokolonialen zabalkuntza berri ekarriko zuen.