Hizkuntza isolatuak
View/ Open
Author
Gartzia Etxaluze, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan hizkuntza isolatuen inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen dut.
Hizkuntza isolatua
izatea zer den zehaztetik hasi eta munduko hizkuntza isolatu
ezagunenekin egin diren zenbait ikerketa aipatzen ditut.
Kontzeptua zehazteko,gaian
aditua den Campbell hizkuntzalariaren 2011.eko“
La investigación histórica de las
lenguas aisladas, o ¿es raro el vasco?”
artikulua hartu dut ardatz.
Ethnologuek (2015) aipatzen dituen bizirik dauden munduko hizkuntza isolatuak
kontinenteka
aurkezten ditut
taula batean.
Ondoren,
hizkuntza isolatuen inguruko
oinarrizko nozioak ematenditut. Hizkuntza isolatu ezagunenenei buruzko
zenbait
ikerketa
aipatzen
ditut
eta horien isolatutasunaren arrazoiak aztertzen
ditut.
Eztabaidatzen ditudan ikerketa guztiak,
metodo konparatzailea erabiliaz hizkuntza
isolatuei senideak bilatzeko egin diren saiakerak dira.
Lehenengo,
japoniar irletan
hitz egiten den ainu hizkuntza
izango
dut mintzagai,
Patrie (1982) eta Shib
atani (1990) lanetan oinarrituz.
Ainu hizkuntzaren jatorri
genetikoaren inguruan hipotesi indo-europera (
hemendik aurrera IE), austroasiera,
paleosiberikoa eta hipotesi altaikoa aipatzen ditut,
hurrenez hurren.
Bigarren, Pakistan iparral
dean hitz egiten den burushaski
hizkuntzaren inguruko
informazioa aurkeztuko dut,
Alonso de la Fuente (2006)
iturri
gisa
erabilita. Besteak
beste, burushaskiren senideak dene-kaukasiera hizkuntza familia eta IE
ote
diren
defendatzen duten hipotesiak aztertuko ditut.
Atal honetako hirugarren puntuan,
sortu berriak diren hizkuntza batzuez dihardut. Besteak beste pidgin eta kreoleren inguruan, bai eta Nikaraguako keinu hizkuntzaren
inguruan mintzo naiz. Asmatutako hizkuntzak diren heinean, isolatu talde berezi bat
osatzen dute. Nikaraguako
keinu hizkuntzaren gaineko informazioa Ann Senghas hizkuntzalariaren 1995 eta 2004ko artikuluetatik hartu dut, bera baita gai honetan aditua
eta azkeneko urteetan keinu hizkuntzen inguruko ikerketak egiten ibili dena.
Laugarren atalerako, euskara hartu
dutardatz. Gure hizkuntza denez, atal
oso bat
eskaini nahi izan diot, euskararen isolatutasunaren inguruan egon diren ikerketak eta
eztabaidak bilduz. Horretarako Trask (1995) lanean oinarritu naiz. Hurrenez hurren, Venneman (1994) hizkuntzalariak garatutako “europera zaharra”-ren hipotesia,
baskoiberismoarena, Afrika iparraldeko hizkuntzen hipotesia, Kaukasoko hizkuntzena
eta euskara eta Akitaniera senideak direla
defendatzen duen hipotesia aipatzen ditut.
Amaitzeko,
ainu, burushaski eta euskarari senideak bilatzeko egin
diren ikerketa
edota saiakeretan erabilitako metodo konparatzaileaz
egin den erabilera
eztabaidatzen
dut. Hizkuntza isolatu hauei ahaideak bilatzeko saiakerak ugari izan arren, metodo
konparatzailea gaizki erabili izan dela argudiatzen
dut, eta beraz, momentuz bai ainuak,
bai burushaskiak, bai euskarak isolatu jarraitzen dutela defendatzen
dut. Hala ere,
berriro Campbel (2011)
artikuluan oinarrituz, hizkuntza isolatu
hau
ei senideak bilatzea
ezinezkoa ez dela deritzot, baldin eta metodoak
behar bezala erabiltzen badira.