Madril: XIX-XX mendeko aldaketa urbanistikoa: Zabalgunea eta Gran Via
Author
Santamaría Echeverria, Edurne
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Historia Urbanoaren ikuspuntutik Madrilek jasan dituen aldaketa nabarienen prozesu eta arrazoiak aztertu nahi izan dira, XIX eta XX. mendeetan zentratuz. Honetarako, aldaketa kualitatibo eta kuantitatiboak argi islatzen duten (edo hauen ondorio diren) bi adibide aukeratu dira: Castro Plana (1860), Zabalgunearen eraketa; eta Gran Vía-ko erreforma edo sorrera, XX. mendearen ateetan. Bien arteko erlazio eta eraldaketa horiek gizarte beri batean amaituko dute, hiri berri batean integratua. Hau izango da laneko hildoa: nola batak bestean eragiten duen eta zein den honen ondorioa, gaur egun fisikoki ikus dezakeguna hirian bertan. Hau ulertzeko, hainbat faktore ditugu, bi mende hauetan emango direnak. Gehienbat garaiko mugimendu demografikoak aztertzen dira, eta hauek aldi berean eragin zituzten aldaketa estrukturalak; hala nola ekonomiaren azpisektoreetan eta hauen erritmoan, bertako gizartearen gaineko eragina, neurri sozialak, administrazioaren papera (aldatzen joango dena baina beti esanguratsua izango dena, inplikazio edo honen faltagatik)... Honekin guztiarekin batera, hiriaren papera dugu. Batetik migrazio masiboaren (gizarte estruktura aldatzen da industrializazioarekin eta landa exodoarekin) helmuga bezala, eta bestetik Estatuaren hiriburu bezala, zentralizatzen joango dena. Ekonomiaren aldetik, eraikuntzaren sektorea garrantzitsua izango da protegonista lan guztian zehar. Honek ezarriko du modernizazioaren erritmoa eta intentsitatea kasu askotan, aldaketa horren pausuak markatuko ditu. Segregazioan izango duen eragina eta papera ere zuzenki erlazionatua dago, azken batean ikusiko dugu nola faktore hau izango den helburuetatik aurrera atera zen bakanetakoa izango zela. Egungo hiri- gizartearen banaketan ere eragina utziko du (Salamankako auzoak adibidez klase altuentzat izaten jarraitzen du). Ez dugu ahaztu behar sektore hau udalaren eraginpean egongo dela baita ere, lege eta abarren bitartez. Honela, batzuetan udalak trabatu egingo du eraikitze- erritmoa, nahiz eta gero “irekiera” bat emango den. Aldi bakoitzak bere aldaketa duenez, baina batez ere bi mende hauetan emango denez sistema guztiaren enklabearen aldaketa, garrantzizkoa da garaiaren hautaketa. XIX: mendean emango da landa exodoa adibidez, eta industrializazioarekin batera (nahiz eta Madril ez baldin bazen izan esanguratsuki industriala -gogoratu eraikuntzaren garrantzia-), hiriaren funtzionamendua aldatuko da. Bestetik, XIX. mendean sartzean, modernizazio bat ematen da, barneko erreforma batekin probestuko dena. Zentroa berbalorizatzen da; baina ez etxebizitzetan, lehen ikusten dugun moduan, baizik eta klase ertain eta altuentzako zerbitzuekin. Tertziarizazio ikaragarri bat ematen da Gran Vían. Honetan Guda Zibilaren eta Errepublikaren paperak aztertuko ditugu, erritmo eta bertako sinbologia ulertzeko. Sinbologia horrekin ere sortzen dira botere-eremuak (Telefonica), gaur egun hare argiago ematen dena (multinazionalen presentzia, Inditex adibidez), ez soilik Madrilen baizik eta mundu osoan.