Nazioen gerra: Bikuñatarrak euskaldunen aurka
View/ Open
Author
Trujillo Ahedo, Borja
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honetan, XVII mendean Euskal kolektiboaren historia aztertuko da Potosi hirian; 1620 hamarkadan eman zen gatazka batez ere. Hasiera batean, gertakizunak ikertzeko erabiltzen diren oinarrizko iturriak aipatuko dira, artxibategi mailan zein kronistikoetan. Hurrengo atalean, historiografia garaikidearen inguruan hausnartzen da eta balantze kritiko bat aurkezten dugu orain arte idatzi denarekin. Ikerketan aurrera egin ahala, XVII. mendean Potosin euskaldunen eta bikuñen arteko gatazketan sakonduko dugu; euskaldunen hasierak Potosiko inguruan, merkatari soilak izatetik Potosiko aginte kargu garrantzitsuak eskuratu zutenera arte. Geroago bi kolektibo hauen ezaugarriak plazaratuko dira, gaiaren mamia hobeto ulertzearen helburuarekin. Lehenik eta behin, esan beharra dago, gai honen inguruan lan asko argitaratu egin direla gerra hau aztertzeko, baina gaia bere osotasunean jorratzeko hainbat faktore ezberdin kontuan hartu behar ditugu, gerraren zergatiak ulertzeko, esate baterako, bi bandoen barne kohesio eta izaera ezberdinak. Lanaren lehenengo zatian, garai hartako Potosi aztertuko dugu, hau da, Zerroa nola aurkitu egin zen, euskaldunen eragina esplotazioan eta horrek berarekin ekarri zituzten onurak. Beste aldetik, lanean murgildu ahala, bikuñen eta euskaldunen arteko ezberdintasunak alderatuz beraien arteko liskarrak bere horretan zergatik eman ziren eta zer faktore izan ziren garrantzitsuenak, esate baterako, euskaldunen kaparetasun unibertsalak ekarri zituen arazoak bere zilegitasunarekin batera. Euskaldunen barne kohesioak sakondu heinean, hurrengo belaunaldietan Indietan zehar herrikideak asistentzia eta babesa emateko suertatzen diren pausoak ere ikertuko ditugu. Horrekin batera, kaparetasun unibertsala eta odol garbitasunari erreparatuko zaio bere hastapenak, garapena eta defentsan hausnartuz. Ondoren, bi bando hauen arteko gerra garaian izandako gertakizun beliko garrantzitsuenei erreparatuko diegu. Azkenik, euskaldunen gatazka horien ikuspuntua ikertuko dugu hauek Gipuzkoako Batzarrei bidalitako gutunak erabiliz.